‘Aisia kolpatuz’ aisialdirako eta kirolerako baldintza hobeak aldarrikatu ditu GKSek

0
1252

Atzo, ‘Aisia kolpatuz’ mobilizazioa egin zen, Deba Bailarako GKSek bat egin zuen Arrasateko Gaztetxearekin eta Aramaioko Gazte Asanbladarekin, aisialdirako eta kirolerako espazio publikoak pribatizatzen ari direla salatzeko. Deba Bailarako GKSek salatu du “gaur egun gazte langileok kirol zein aisialdirako dugun sarbidea geroz eta mugatuagoa da”

‘Aisia kolpatuz’ lelopean, Deba bailarako gazte sozialistek hainbat ekitaldi eta jarduera egin zituzten egunean zehar, elkartasun erakustaldi batean.

Eguna Aramaio-Arrasate mendi-martxarekin hasi zen, aisialdi duin bat salatzeko kirol ekitaldiekin josita egon zen eguna ‘Aisialdirako eta kirolerako baldintzak borrokatu!’ aldarrikatuz.

Eguerdian, Arrasateko Gaztetxean, ‘Ba al dugu gazte langileok kirol eta aisialdirako kalitatezko sarbiderik?’ hitzaldia eman zen, eta aurre egin beharreko erronkak eta oztopoak eztabaidatu ziren. “Enpresari eta politikariek gazte langileoi ezarri diguten miseriazko bizi ereduaren aurrean borrokatzea eta antolatzea dagokigu”.

“Gaur egun gazte langileok bizi dugun kirol eta aisialdia okertzea kapitalismoaren krisi estrukturalaren ondorio zuzen bat da. Hau da, kapitalek dirua batzeko zailtasunak dituzten unean, langileon dirua desjabetu beharra izaten dute eta horren ondorioz gazte langileon ditugun sarbide orokorrak kalitatezko bizi baldintzen sarbide orokorrak jaitsiera nabarmena izaten dute. Horrekin batera kirol eta aisialdirako kalitatezko zerbitzua mugatzen da”, adierazi zuten.

    Gaztetxean bazkaria egin zuten ondoren. Ekintzak kirol ikuskizun batekin jarraitu zuen Kanpan, Gazteluondo ikastetxearen atzealdeko jolas gunean. Bertan hainbat boxeo borrokaldi egon ziren, hauek, herritarrak izan ziren lagun arteko borroketan. Ikusle asko hurbildu ziren kirol ikuskizuna ikustera. Azkenik, egunarekin amaitzeko Dj Inoxen saio ba egon zen Gaztetxean, gaueko ordu txikiak arte luzatu zena.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen