Azaroan Arrasateko KZguneak aurrez aurreko 11 ikastaro eskainiko ditu. Bertako hezitzaileek Kulturateko gunean emango dituzte.
Goiko argazkia: KZG.
e-Administrazioari buruzko ikastaroa:
- BakQ ziurtagiria: aurrez aurrekoa, 2 ordukoa, azaroaren 17an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, gazteleraz.
Oinarrizko formakuntzari buruzko ikastaroak:
- Android-en mantentze-lanak: Luzatu zure gailuaren bizitza: aurrez aurrekoa, 4 ordukoa, azaroaren 3an eta 4an, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, euskaraz.
- Oinarrizko Interneta: Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi: aurrez aurrekoa, 20 ordukoa, azaroaren 7tik azaroaren 18ra, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, euskaraz.
- Smartphoneak eta tabletak: Zure Android gailua erabiltzen ikasi: aurrez aurrekoa, 14 ordukoa, azaroaren 21etik azaroaren 29ra, goizeko 10:00etatik 12:00etara, gazteleraz.
Irudia eta bideoari buruzko ikastaroak:
- Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak: aurrez aurrekoa, 4 ordukoa, azaroaren 21ean eta azaroaren 22an, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, euskaraz.
- Marraztu eta diseinatu Inkscape-rekin: aurrez aurrekoa, 6 ordukoa, azaroaren 28tik azaroaren 30era, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz.
Aisia eta entretenimenduari buruzko ikastaroak:
- Musika aplikazioak zure Smartphonean: aurrez aurrekoa, 2 ordukoa, azaroaren 2an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, euskaraz.
- Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin: aurrez aurrekoa, 2 ordukoa, azaroaren 2an, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, euskaraz.
- Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli: aurrez aurrekoa, 2 ordukoa, azaroaren 23an, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz.
- Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak: aurrez aurrekoa, 2 ordukoa, azaroaren 30ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, gaztelaniaz.
Segurtasunari buruzko ikastaroa:
- Erosketa eta ordainketa segurua Interneten: aurrez aurrekoa, 4 ordukoa, azaroaren 24an eta 25ean, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, euskaraz.
Aukera ezberdinak daude ikastaroetan izena emateko:
- Telefonoz deitu (943 02 36 15). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
- KZgunearen webgunean (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea)
- Formakuntza batean webgunearen bidez izena eman
- KZgunea Azoka kalea 1, astelehenetik ostiralera zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Informazio zabalago lortzeko, ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak
Gogoratu zure datuak eguneratu ditzakezula eta itxarote zerrendan izena eman dezakezula zure gune pertsonaletik: www.kzgunea.eus/eu/gune-pertsonala