“Airearen kalitatearen inguruko jakinarazpenik ez du jaso” Udalak

0
1872
estazio

Arrasateko airearen kutsadura neurtzen duen estazioak (Jose Maria Arizmendiarrieta plazan) ez ditu dioxinak eta furanoak neurtzen, hau da, Zaldibarko hondamendiaren ondorioz kezka gehien eragin dituzten partikulak.

Otsailaren 10ean airearen kutsadurak 50 aldiz gainditzen zuen gomendatutako muga Zaldibar, Ermua eta Eibar inguruan.

Ondorioz, 5 egun geroago, Jaurlaritzako Osasun Sailak herritarrei aholkatu zien etxebizitzak ez aireztatzea, ezta kirola aire librean egitea ere.

Horrek, besteak beste, kezka eragin du arrasatearren artean ere, gure udalerria Zaldibarretik (lerro zuzenean) 15 kilometrora baitago.

Mondraberrik gaur goizean Udal-gobernuari galdetu dio ea Udalak jakinarazpenik jaso duen, Jaurlaritzatik esate baterako, herritarrek segurtasun-neurriak hartzearen inguruko jakinarazpenik.

Udal-gobernutik gaur goizean ziurtatu dutenez “ez dugu gai honen inguruko jakinarazpenik jaso. Hala ere, gaiaren gainean gaude eta zerbait egongo balitz komunikatuko genuke”.

Arrasateko airearen kalitatea neurtzeko, Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak estazio neurtzaile iraunkor bat dauka, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan (lehengo Laubide plazan).

Hala ere, Arrasateko neurgailuak ez ditu dioxinak eta furanoak neurtzen, hau da, Zaldibarko hondamendiak airean gehien ugaritutako partikula kaltegarriak.

Arrasateko neurgailuak azaltzen du karbono monoxido, oxido nitriko, oxido nitrogeno dioxido eta PM10 partikulen kontzentrazioa, baina ez dioxina eta furanoena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen