Airearen kalitatea Arrasaten, “bikaina” 2021ean

2
580


Kontabilizatutako karbono dioxido kopurua ez zen miligramo batera iritsi, zehazki 0.73mg.
Nitrogeno dioxidoaren eta 10 mikra baino diametro txikiagoko partikulen datuak ere oso positiboak izan dira: 14.42μg/m3 eta 14,89μg/m3.


Iaz Arrasaten airearen kalitatea “bikaina” izan zen. Eusko Jaurlaritzak Jose Maria Arizmendiarrieta plazan duen Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Estazioan bildutako datuen arabera, Arrasaten 0.73 miligramo karbono dioxido (CO2) zenbatu ziren metro kubiko bakoitzeko 2021ean.


Horrela, zifra hori parametro positibo batean kokatzen da. Izan ere, 0 eta 5 miligramo artean badago, kalitatea oso ona da; 5 eta 7 artean, ona; 7 eta 10 artean, hobetzeko beharra du; eta 10 eta 15 artean, eta 15etik gora, txarra eta oso txarra, hurrenez hurren.


Nitrogeno dioxidoaren (NO2) datuak ere guztiz positiboak izan ziren. Urte osoan, 14.42μg (mikrogramo)/m3-ko batez bestekoa gehitu zen, 87μg/m3-ko gehieneko balioarekin. Kasu honetan, parametroak honela banatzen dira: 0 eta 50 mikrogramo artean egonez gero, kalitatea oso ontzat jotzen da; 50 eta 100 artean, ontzat; 100 eta 200 artean, hobetzeko premiatzat; eta 200 eta 400 artean, eta 400 baino gehiago, txartzat eta oso txartzat, hurrenez hurren.


Bestalde, 10 mikra (PM10) baino diametro txikiagoko partikulek ere datu onak utzi zituzten. Metro kubiko bakoitzeko 14,89μg zenbatu ziren, eta parametrorik onenean dago. Honela banatzen dira: 0 eta 20 mikrogramo artean badago, kalitatea oso ona da; 20 eta 40 artean, ona; 40 eta 50 artean, hobetzeko beharra; eta 50 eta 75 bitartean, eta 75 baino gehiago, txarra eta oso txarra, hurrenez hurren.


Aurreko urteetako datuekin alderatuta, nitrogeno dioxidoak soilik egin du gora, oso arinki (14.42μg 2021ean, +0,42μg 2020tik), airearen kalitatearen estandarrak ‘bikain’ mailan mantenduz. 2020an 14μg zenbatu ziren, eta 2019an 19μg. Bestalde, karbono dioxidoa 0.8mg-tik 0.76mg-ra jaitsi zen, eta 10 mikra baino diametro txikiagoko partikulen kasuan, 15.7μg-tik 14.49μg-ra.

2 IRUZKIN

  1. jarri dezatela Uribe auzoan estazioa eta ea lotsagarria edo negargarria den, Fagor-ek botatzen duen kaka guztiarekin seguru bikaina ez dela.

  2. Gaia hain serioa ez balitz izango, barrez lehertzeko modukoa da. Makina industriarik ez dagoen eta gero eta trafiko gutxiago dagoen leku batean dago. Makina hori, zergatik ez dute jartzen Olandixoko tunelaren irteerako biribilgunean? Makina hori, zergatik ez dute jartzen Udalako biribilgunean? Makina hori zergatik ez dute ipintzen Ñito lantegia zegoen inguruan?
    Dominak saltzen dira!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen