Argazkiak: Airam Duarte eta Fujimae Kenpo Pro.
Airam Duarte Maria arrasatearrak Guadalajarako (Gaztela-Mantxa) Kenpo Pro Nazioarteko 1. Kopan parte hartu du asteburu honetan. Eskoriatzako Atama klubeko kideak zilarrezko 3 domina irabazi ditu parte hartu duen kategorietan: semikenpo, submision eta fullkenpo mailetan, 75 kilogramo baino gutxiagoko junior kategorian. Txapelketan Rafa Carriet entrenatzailearen laguntza izan du.

