Bihar Arrasateko Herriko Plazan, 13:00etan, elkarretaratzea Aintzane Pujanaren erailketa salatzeko, Arrasateko Emakumeon Mundu Martxak, Pottogorriak, eta Arrasateko Bilgune Feministak deituta.
Aintzane Pujanaren gorpua urtarrilaren 4an aurkitu zuten, 11:00ak aldera, Aizarnazabal parean, Urola ibaitik gertu, sastraka gune batean lanean ari ziren langile batzuek. Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen urtarrilaren 12an, Aizarnazabalen, Aintzane Pujanaren hilketaren ustezko egile gisa.
Ikerketaren hipotesi nagusia da biktimaren eta bikotearen arteko eztabaida gogorra izan zitekeela erasoa eragin zuena, 2020ko urtarrilaren 1ean 23:30ak aldera hasi zena. Labankada bizi ziren etxebizitzan gertatu zela uste dute.