Ain_1 taldeak eta Lierni eta Asierrek kontzertua emango dute Gaztetxean

0
919
Ain_1

Arrasateko laukotea berriro elkartu da bi kontzertu emateko. Lehena zapatuan izan zen Bergaran. Arrasatekoan Lierni eta Asierrekin partekatuko dute oholtza.

Iraitz, Ainara, Amaia eta Maialen itzuli egin dira zuzenekoetara, bi kontzertu emateko. Lehenbizikoa Bergarako Seminarixuan eman zuten zapatuan, eta zapatu honetan gauza bera egingo dute Arrasateko Gaztetxean, Lierni eta Asierrekin jaialdia osatuz. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Egun berean, soinu eta argi teknikari ikastaroa emango da bertan, goizeko 10:30ean. Aipatzekoa da ere ostiralean Gazte Asanblada egingo dela 20:30etik aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen