Ailetz Lasak (Laboral Kutxa) irabazi du Dorletako Ama XLIII. Saria

0
294

Bigarrena helmugaratzen talde bereko Xabier Isasa izan da. Leintz-Gatzagako proba hau Euskaldun Txapelketako laugarrena izan da.

Goiko argazkia eta bideoa: Txirrindulariak.

Dorletako Ama 43. saria jokatu da gaur goizean Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko errepideetan zehar, besteak beste.

Gatzagako mendatea bigarren aldiz igo ostean, Arlaban mendate jaistean, Laboral Kutxako hiru txirrindularik ihes egin dute: Lasa, Isasa eta Ibai Ruiz de Arkaute.

Euren jarraitzaileekiko ia minutu bateko aldea izan dute, eta Gatzagako azken igoeran bakarrik geratu dira Lasa eta Isasa. Hirugarrena helmugaratzen Unai Iribar izan da.

Lasterketa Dorleta Txirrindulari Lagun Elkarteak antolatu du, eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Euskaldun Txapelketako 4. proba izan da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen