Haurrentzako aikido ikastaroa urriaren 5ean hasiko da

0
233

Arrasate Aikido taldea irailaren 7an itzuli zen lanera helduentzako ikastaroarekin. Urriaren 5ean haurrak izango dira ikastaroa hasiko dutenak. Klaseak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira arratsaldeko 17:55etik 18:55era Musakola kiroldegian.

Batez ere banakako psikomotrizitatea landuko da segurtasun-distantzia mantentzeko. Kutsatzeak saihesteko beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartuko dira. Besteak beste: klaseak ondo aireztatu, maskarak jartzea, tenperatura hartzea eta klase bakoitzaren aurretik eta ondoren, eskuak ondo garbitzea. Kontaktu fisikoa beharrezkoa den lanetan, maskarak eta eskularruak erabiliko dira.

Harremanetako eta izena emateko telefono zenbakia: 636299590 (Alberto)

Etor zaitez probatzera konpromiso barik!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen