Testua eta argazkiak: Eli Alzola.
Besaide Mendizale Elkartearen antolakuntzapean, gaur goizean ezaguna den AibA! Mendi Martxa egin da, Gipuzkoa eta Arabako mugaren artean jada ohikoa den ibilbidea.
Aramaio ibaiaren arroak osatzen duen eremuaren mugetatik igaro da proba. 41 km-ko proba luzea eta 34 km-ko laburra, eta malda metatutako 2.937 eta 2.134 metrokoak izan dira. 282 parte hartzaile izan dira, Luzean 74 eta laburrean 208, onartutako gehienezko 300etatik. Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egon da, kartel adierazleekin eta ageriko balizaje zintekin. Pintura biodegradagarria erabili da ibilbidea markatzeko, berez desagertuko dena.
Irteera goizeko 7:00etan Biteritik izan da, parte hartzaileak irteteko gogotsu zeuden eta “batzuei” ere errieta egin behar izan diete itxaroteko oraindik ilun zegoelako. Lehen aldapetan, jada ez zegoen talderik, oso mailakatua eta horrela ibilbide osoan zehar.
Hiru puntu kontrola izan dira (Angela Kusti, San Cristobal eta Untzillan), eta hiru puntu janaria, fruta eta likidoak hornitzeko (Angela Kusti, San Cristobal eta Untzillan), eta lau puntu edariarekin (Udala, Besaide, Durokogain eta Murun). Laino trinkoa izan da lehen kilometroetan.




Eskerrik asko martxa aurretik eta egunean lagundu zuten boluntario guztiei. Haiek gabe martxa hau ez zen posible izango. Proba amaitu ostean, azken kontrola eta hornidura “formala” freskagarriekin, txorixo egosi, makarroiak, fruta, “Viteri pergolan”, SUDCri esker.


Eta azkenik, indarrak hartu ondoren, parte hartzaileek akreditaziozko edalontzia itzultzean, probaren oroigarri bat oparitu zaie. Besaide mendi elkartearen izenean, eskerrik asko AibA! 2022 Mendi Martxan parte hartu zenuten guztioi. Eguraldiak, goiz fresko batekin (11º) lagundu du, naiz gero eguzkitsua, lehen kilometroak lainotsuak izan arren.