AHTko obrek egindako kalteei buruz informazioa eskatu du Elkarrekin Gipuzkoak

1
355

Aldundiari eskatu dio “Lezetxikiko aztarnategiko Arkeologia Gunea Ikertzeko eta Kontserbatzeko Plan Zuzentzaileari buruz eta Abiadura Handiko Trenaren obrek Leibar haitzuloko galerian izan dezaketen eraginari buruz informatzeko”.

Beheko testua: Elkarrekin Gipuzkoa.

Elkarrekin Gipuzkoa batzarkide taldeak informazioa eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari Lezetxiki inguruan, Arrasaten dagoen babes bereziko arkeologia-gunean, abiadura handiko trenaren obrak izango dituen eraginei buruz.

Batzarkide taldeak, duela gutxi agertutako informazioen ondoren, eskatu du foru-erakundeak argitu ditzala lan horiek Leibar haitzuloaren amaierako galerian izan ditzaketen gorabeherak, hainbat espeleologok salatu duten bezala, Udalaitz mendiguneko obrek zati hori suntsitu dutela ziurtatzen baitute.

Javier Busselo batzarkideak informazio-eskaera hau erregistratu du, Leibar haitzuloko galerian eragina izan duten Abiadura Handiko Trenaren obren hasiera eta amaiera datak foru-erakundeak argitzeko eskatuz. Era berean, eskaera horretan, Lezetxikiko aztarnategiko eta haren inguruko arkeologia-gunea ikertzeko eta kontserbatzeko plan zuzentzaileaz galdetu zen, bai eta Aldundiak tunelaren eta haitzuloaren ukipen-lekua ikuskatzeko bidalitako arkeologoek eta espeleologoek idatzitako txostenez eta obraren enpresa esleipendunak horri buruz idatzitako txostenaz ere.

Busselok azaldu duenez, gainera, Lezetxiki inguruan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak ingurumenean duen eraginari buruzko adierazpenaren berri emateko eskatu dute, bai eta aztarnategi arkeologiko honetan izandako kalteen inpaktua minimizatzeko txostenen, luzamenduen eta gainerako agirien berri emateko ere.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen