AHTaren aurka, bizikleta martxa Arrasaten hartu ahalko da

0
508
Udalatx

Iruñea-Atxondo bizikleta martxa egingo da, eta azken etapan (uztailaren 30ean) Arrasaten izango dugu; Kanpazartik 17:30ean abiatuko da.

Irudia: AHTaren aurkako mugimendua.

AHT ez! akanpada egingo da Atxondon (Bizkaia) uztailaren 30etik (eguakotxa) abuztuaren 1era. Uztailaren 28an bizikleta martxa bat abiatuko da Iruñetik eta uztailaren 30ean Atxondora iritsiko da.

Azken egun horretan, bizikleta martxa Arrasaten izango dugu, eguerdiko 12:45ean, eta ondoren Kanpazar igoko du. Mendatearen goialdean egingo da bazkaria, eguerdiko 14:30ean.

Bizikleta martxa Atxondora 18:30ak aldera iritsiko da, eta akanpadaren hasiera-ekitaldia 19:00etan hasiko da. Akanpadarako izena emateko epea zabalik dago, uztailaren 21era arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen