Ahoztar Zelaietak ‘El Pradalismo’ liburu berria aurkeztuko du bihar Kulturaten

0
2378

Bihar, urriaren 27an, astelehena, Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologoak bere liburu berria aurkeztuko du Kulturateko Loramendi gelan, 18:30ean: El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi.

Zelaieta ikerketa kazetari ezaguna da, Pepe Reirekin batera Ardi Beltza aldizkariko kidea izan zena, eta Naiz zein El Salto hedabideetan maiz idazten du. El Pradalismo lanean, lehendakari berriaren ibilbidea aztertzen du, eta EAJko barne botere-taldeen arteko oreka eta botere-kuoten banaketak erakundeetan eta euskal gizartean izan ditzakeen ondorioak azaltzen saiatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen