Ahalmenaren emaitzak erosgai jarriko dituzte San Juan de Dios Ospitaleko lagunek

0
2275

Argazkia: MB artxiboa

Osasun Mentalaren Mundu Egunarekin bat eginda, Arrasateko ospitale honek azoka prestatu du urtero legez.

Ekimenak baieztatu du “buru-gaixotasunen normalizazioa sustatu eta oraindik ere existitzen diren estigma sozialak apurtzen jarraitu nahi dugula”.

Horregatik, aste honetarako “hainbat ekintza antolatu ditugu zentrotik kanpora irten, herritarrengana hurbildu eta gure kolektiboari ikusgarritasuna emateko asmoz”.

Hala, ostegun honetan, urriaren 9an Terapia Okupazionaleko departamentuan diharduten erabiltzaileak kalera aterako dira “urtean zehar egindako zenbait lan salgai jartzera”.

Seber Altube plazan izango dira 10:00etatik 12:30era, eta “herritarrak gure postura hurbiltzera gonbidatu nahi ditugu”.

Horri esker, “San Juan de Diosen bizi diren pertsonen gaitasunak, trebetasunak eta sormen-lanak gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Animatu eta parte hartu gurekin egun berezi honetan!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen