Ahal Dugu Arrasateren testua alderdien hileroko asignazioaren inguruan

0
1254

Udal gobernuak alderdien hileroko asignazioa donazioan emateko egin duen proposamenanen harira:

Gure ustez, gobernuak proposamen populista honen bitartez propaganda egitea eta aurpegia zuritzea bilatzen du konsziente delako konfinamenduan dauden familia langile asko iada bizitzen ari diren krisi sozialaren aurrean aurkeztu dituen neurriak guztiz eskasak direla. “COVID-19-ak eragindako kalteak arintzeko” aurreikusi diren 930.000 euroak, edota donazioan proposatu dituzten 29.000 euroak oso urri geratzen dira ia 35 milioi euro kudeatzeko gaitasuna duen udal gobernua baten aurrean. COVID-19-aren osasun krisia krisi ekonomiko eta sozial baten hasiera da, herrian ondorio sakon eta latzak izango dituena eta ondorioz, maila bereko erantzun politikoa behar duena.

EAJ-tak donazioan ematea proposatzen dituen 29.000 euroak, udal alderdi guztion artean 4
hilabetetan jasotzen dena asignazio bezala, ez dute inongo zentzurik gero tamaina hontako krisi baten aurrean milaka familia langile laguntzetatik at uzten badira.

Donazioa hori egiteak gaitasun esanguratsurik balu, Ahal Dugu Arrasate izango litzateke
bere asignazio guztia herritarren esku jarriko lukeena. EAJ-ren borondatea arrasatearrak laguntzeko bere esku dagoen guztia egitea bada, 2019-ko aurrekontuaren soberakina, 2’8
milioi euro, izango diren ondorio sozialei aurre egin eta larrialdi sozialeko plan bat martxan
jartzeko bideratzea proposatzen diogu.

Langile familiei ur, argindar, oinarrizko hornidurak bermatzea; dirulaguntza zuzenak
merkatari txikientzako, ostalaritzarako… Datorren krisi sozial eta ekonomikoaren dimentsioa
ezagutu arte lehentasunezko ez diren obra handi eta hirigintza proiektuak geldiaraztea,arrasatearren ongizatea eta oinarrizko bizi baldintza duinak lehenetsi ahal izateko.

Gobernu taldea benetan prest badago arrasatearrak lehenesteko ez dugu inongo problemarik izango ahal dugun guztia donazioan emateko. Baina benetako xederik ez badago larrialdi egoera honetan posible diren baliabide guztiak herritarren eskura jartzeko, euren proposamena propaganda hutsa da. Eta propaganda egiteko eurak bakarrik aski gai dira.
Osasun krisia gogorra izaten ari da eta ondoren etorriko den krisi ekonomikoak ondorio
sakonak izango ditu. Ez gaude postureoa egiteko, Arrasateko herritarrek askoz gehiago
emateko prest dagoen Udaletxe eta udal gobernu bat merezi dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen