Arrasateko egoitzan orain dela lau egun 105 egoiliarretatik 88ik positibo eman zuten COVID-19 frogan. Hauetaz gain, 19 osasun langilek ere positibo eman zuten, zehazki 19 erizain auxiliar 53 langiletako plantilan.
Testua eta argazkia: Ahal Dugu Arrasate.
Iada bi aste baino gehiago igaro dira oposizioko udal alderdiok ondorengo proposamena luzatu genuela: gaixotasunaz kutsatutako pertsonak isolatu eta beharrezko tratamendua emateko eraikin publiko edo pribatu bat (hotelak adibidez) egokitzea aztertzea, bide batez kutsatu gabeko pertsonen osasuna ere bermatuz. 14 egun baino gehiago igarota, erantzunik jaso gabe eta egoitzaren egoera ikusirik, administrazio eskudunen inmobilismoa salatzera behartuta gaude.
Ulertzen dugu argi geratu den zentruko kudeaketa txarraren erantzukizun eta azalpenak eskatzeko momentua ez dela, baina bai azpimarratzea egungo egoera ez zela hain iluna izango lehen positiboa eman zenean egoiliar eta langileei frogak egin izan baliete. Egoera estabilizatzen denean derrigorrezkoa izango da egoera honetara heltzearen arrazoiak zein izan diren aztertzea, erantzukizuna duten pertsonen kudeaketa zein izan den hausnartzea, astebetean 17 baino egoiliar positibo gutxiagotik 88ra igarotzeko. Zoritxarrez, iada 14 zenduta.
Berandu da akatsak zuzentzeko, baina oraindik badago zereginik gauzak okerrera joan ez daitezen. Zentzu horretan Ahal Dugu Arrasatetik aurrekoaren antzeko proposamena luzatzen dugu: oraingoan kutsatu gabe dauden egoiliarrak beste eraikin publiko edo pribatu bat egokituz lekualdatu ahal izateko azterketa egitea, hauentzat esparru seguru bat ziurtatuz kutsatuak daudenei egoitzan beharrezko tratamendua ematen zaien bitartean.
Baita ere gure miresmen, esker ona eta babesa bidali bahi dizkiegu gure nagusiak zaintzeko euren osasuna bigarren mailan jarri duten langile taldeari. Bereziki Iturbide egoitzakoak apirilaren 1-a arte beharrezko osasun ekipamendu gabe lanean buru-belarri ibili direnak lehen lerroan (besteen artean EPI gabe), baina baita etxez etxeko laguntza zerbitzukoei ere (orain dela egun gutxi arte beharrezko ekipamendurik ez zuten ezta ere).
Hain kezkatuta egonik zergatik ez dezute komisiñuetan eta plenoetan ,( krisi sanitarioaren 31.garren egunean gera ( alkatesari edo ongizate serbitzuetako kontzejalari edo arlo zuzendariari azaltzen zehatzak eskatu eta kontrol zorrotagoa egin). badakit komunikabidetan hitz politak jartzea eta artikuluak idaztea oso tentagarria dela. baina zentratu eta eizue zeuen lana .udal gobernuan bai zaudete. aurpegia eduki behar da gero ere. narru sendo ikaragarria