AGT/ERTek La Unicaren aurka galdu du baina “hobetzeko tartea dauka”

0
383

Gure taldeak 10 eta 65 galdu du gaur Iruñeko La Unicaren aurka Mojategin, baina 16 puntu daramatza lortuta. Datorren jardunaldian Elorrio/Ur gozoren aurka.

Denboraldi honetan Arrasate-Eibarko taldeak alde handiko garaipenak lortu ditu, baita porrotak ere.

Tamalez gaur hiriburuko taldearen aurka galdu du, baina sailkapenaren erdialdean jarraitzen du, 16 puntu eskuratuta.

Cristina Guntín-en taldeak, aurrera begira, datorren jardunaldian sailkapenean hurbil duen talde baten aurka ariko da, Elorrio/Ur gozo, etxetik at.

Talde zuri-moreko talde teknikotik azaldu dute AGT/ERTek “baduela hobetzeko tarterik, talde oso ona da, eta jokalariek euren buruarengan konfiantza izan behar dute”. Animo zuri-moreak! Aurrera emakumeak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen