2.6 C
Bergara
astelehena, 20 maiatza, 2024
spot_img
Hasiera Albisteak AGT Arrasate/Eibarrek Sarako Izarrak taldea garaitu du

AGT Arrasate/Eibarrek Sarako Izarrak taldea garaitu du

0
435

AGT Arrasate/Eibarreko neskek bere zaleen aurrean jokatu dute, Sarako Izarrek bisitatu baitu Mojategi gaur goizean.  Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu dute aurreko asteburuan 5-75 garaitu ondoren. Sarako Izarrak sailkapenean aurretik kokatuta egon arren, gaur hasieratik nagusitu dira etxekoak 51-19 irabaziz.

Partiduan AGT-k aurretik hasi da markagailuan. Etxeko konbinatua gogor aritu da eta azkarragoak zirela baliatu dute ensaio azkarrak lortuz. Atsedenaldira irabazten iritsi dira, eta bigarren zati hasieran bi ensaio azkar lortu dute partida ixteko. Azkenean abantaila handitu eta emaitza mantendu dute garaipena eskuratuz. Hurrengo asteburuan Neskak Loratzen taldearen aurka jokatuko dute etxetik kanpo.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen