Agintaldiko udal-organo kolegiatuen amaiera ofiziala egingo da

0
440

Ekitaldia pleno-aretoan izango da, asteazkenean (ekainak 14) eta gai bakarra egongo da: organoen azken bilkuren akten onarpena. Bestealde, Udalbatza berriaren eratze plenoa hurrengo zapatuan izango da (ekainak 17).

Argazkia: Udala, artxibokoa.

Asteazkeneko ekitaldian Udaleko ondorengo organo kolegiatuen azken bileren aktak onartzekoak dira, ordutegi honekin:

  • Udal-plenoa 12:00etan
  • Bozeramaileen Batzordea 12:05ean
  • Barne-Antolaketa Batzordea 12:07ean
  • Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoen Batzordea 12:09ean
  • Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasun Batzordea 12:11ean
  • Garapen Komunitarioaren Batzordea 12:13ean
  • Berdintasun Batzordea 12:15ean
  • Kultura eta Euskara Batzordea 12:17ean
  • Kirol-Batzordea 12:19ean
  • Hezkuntza eta Enplegu Batzordea 12:21ean
  • Tokiko Merkataritza Batzordea 12:25ean
  • Bizikidetza eta Parte-hartze Batzordea 12:27ean
  • Kontratazio Mahaia 12:29ean
  • Tokiko Gobernu Batzordea 12:31ean

Ildo honetan, hurrengo zapatuan, ekainaren 17an, Udal-hauteskundeen emaitzen araberako Udalbatza eratuko da, eta alkate berria aukeratuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen