AGAKOren 30. urteurreneko liburu eta dokumentala aurkeztuko dira Gala Galantan

0
827

Argazkia: MB artxiboa / Testua eta kartela: AGAKO.

Pixkanaka apirila badoa aurrera eta urtengo egoera berezia izanagatik ere, badugu zer ospatu. Hiru hamarkada luzeko ibilbideari errepasoa emango diogu, apirilaren 17an egingo dugun Gala Galantean. Amaia antzokia gaztetxe bihurtu eta bertan liburu eta dokumentalaren aurkezpena egingo dugu. Sorpresaz beteriko eguna izango da eta bertaratzera animatzen zaituztegu.

Amaia Antzokian, arratsaldeko 19:00etan, sarrera doan. Oharrak: elegante jantzita etorri eta Covid arauak gogoraraziko zaizkizue. Gora AGAKO!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen