Arrasatearra gaixotasun hau sofritzen zuten pertsonen egoera hobetzeko borrokatu zen 80 eta 90etan. Dokumentala Gaztetxean eskainiko da ostiralean.
Argazkia: Argia / Kartela: AGAKO.
Arrasateko gaztetxea kudeatzen duen AGAKOk (Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua) 30 urte egingo ditu aurten.
Bertako lagunek egitaraua prestatzen dihardute, eta lehenbiziko ekitaldia datorren ostiralean izango da, abenduaren 4ean: ‘Jon Salaberri’ dokumentalaren emanaldia. Goienak ikus-entzunezkoa egin eta 2015ean emititu zuen lehen aldiz.
Jon Salaberri arrasatearra 80etan eta 90etan gaixotasun hau sofritzen zuten pertsonen egoera ezagutarazteko eta hobetzeko borrokatu zen. Dokumentalaren emanaldia ostiralean arratsaldeko 18:30ean izango da, segurtasun-neurriak hartuta.
