AGAKOk mendi-martxa, hitzaldia, kontzertuak… antolatu ditu astebururako

0
381

AGAKOk mendi-martxa, hitzaldia, kontzertuak, mural margoketa eta Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik, Azpetiko manifestaziorako kedada antolatu dute astebururako, urteurrenaren baitan. 33 urte egiten ditu Arrasateko Gaztetxeko ‘Kofradiak’ eta ekitaldi ugari antolatu ditu apirilerako, ekologismoaren ildoan. “Ilusio handiz prestatu dugun egitarau batekin gatoz” iragarri du oraintsu Arrasateko Gaztetxeak.

Gaur ostirala, apirilak 12, hasiko dira astebururako antolatu dituzten ekintzak. Arratsaldean, 18:30ean, Benat Arregik eta Alain Arrutik “Krisi ekologikoa aztergai” hitzaldia emango dute. Ondoren, 20:00etan, mural margoketa egingo da eolikoen aurka “Azken ibaia guztiz lehortzean konturatuko gara dirua ezin dela jan”.

Apirilaren 13an, larunbata, 10: 00etan, Eolikoen aurkako mendi martxa egingo da Besaiden, gainera jatekoa eta edariak izango dituzte parte hartzen dutenak. Arratsaldean, 16: 30ean kedada antolatu dute Kondekuan (Monteazpi) Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik, Azpetiko manifestaziorako. Azkenik, asteburua borobiltzeko, Neskatasuna eta Yugular taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Gaztetxean (sarrerak 5 euroan).

Datorren asteburuan, apirilak 19-20-21, hainbat ekitaldik itxiko dute urteurrena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen