Argazkiak: AGAKO.
Arrasateko Gaztetxeak antolaturik, kalejira eta bilkura egin berri dira Arrasaten, gaitzetsiz “azkenengo hilabetietan makina bat Gaztetxe zein gune autogestionatu izen diela erasotuak”.

Erasoen aurrean “Arrasateko gaztiok ez dogu holakorik onartuko! Kokoteraño gaz!”. Horregatik, eguerdi partean kalejira abiatu dute eta ostean Biteri plazan elkarretaratzea egin dute.

