AGAKOk agerraldi publikora deitzen du asteazkenerako: “Kokoteraño gaz”

2
1357

AGAKOk azalduko ditu “egun gaztetxeak dituen behar desberdinak eta asanbladako kideok hauek asetze bidean bizi dugun nekea”.

Argazkia: AGAKO artxiboa.

Hartara, AGAKOk dei egiten die “herriari eta gaztetxearen erabiltzaile den norbanako zein eragile orori, asteazken honetan burutuko dugun prentsaurrekora bertaratzeko”.

Agerraldi publikoa Gaztetxean bertan izango da, etzi (asteazkena) arratsaldeko 20:00etan. “Kokoteraño gaz! Autogestioa eta askatasuna”.

AGAKOk gehitu duenez agerraldian “Udal-gobernuak gaztetxearekin duen jarrera pasibo, motel eta hotza salatuko dugu baita jarrera honek herrian sortzen dituzten albo kalteak ere”.

2 IRUZKIN

  1. kontzertutara eta gaztetxea alkoholez hornitzera sartzen diren ibilgailuek sortzen dituzten albo kalteak salatzen dituzue? Uarkape kalea ezta aparkaleku bat. Ostegunero parking pribatutzat hartzen dezute, bertan jotzen duten taldeendako. Kaleko kalteak gaztetxeak ordaindu beharko lituzke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen