AGAKO-ren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbaterako

0
873

AGAKO-ren 31. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbat honetarako. Apiril osoan garatzen ari diren egitarauaren barruan.

‘Itzalenak gara, itzalei esker gara’ lelopean, Arbolapetan herri argazki batekin hasiko da eguna, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren absoluzioaren alde. Arratsaldeko 19:30ean M-n Baen Orioko batukada taldeak Arrasateko hainbat kale zeharkatuko ditu Portalonetik hasita. Gaueko 23:00etan, Gaztetxean, DJ Rosamarik irekiko du gaua, eta ondoren, Durangoko Maixa eta Malakias taldeak kontzertua eskainiko du.

Bestalde, apirilaren 12an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, ‘Crónicas de una herida abierta’ dokumentala proiektatuko da Iñigo Cabacasen hilketaz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen