Goikobalu, AGA, Portaloi eta Udalaxpek Santa Zezilia ospatu dute

0
905

Kantu-jiraren hasieran Goikobaluko Izartxoei eta Txikiri Arrasateko Gazte Abesbatza batu egin zaie. Ondoren, Goikobalu eta Portaloik abestu dute, eta Udalaxpeko txistulariak ere kalerik kale ibili dira musika zabaltzen.

Beheko lehen bi argazkiak: Goikobalu.

Azaroak 22 ditu gaur, eta beraz Santa Zezilia eguna da, besteak beste, musikaren edota musikarien “zaindaritzat” hartu izan dena.

Herriko zenbait abesbatza kalera atera dira eguna ospatzera, eta Goikobaluko Izartxoa eta Txiki Portaloian abestu dute, Arrasateko Gazte Abesbatzarekin.

Gero Goikobaluko eta Portaloiko helduek zenbait kantu eskaini dituzte, ‘Viva la gente’ eta ‘Loretxoa’, hurrenez hurren.

Udalaxpeko lagunak ere kalera atera dira, eta kalez kale txistu, atabal,… doinuak jendarteratu dituzte, eta Santa Zezilia egunean topa ere egin dute. Zorionak eta gora musikariak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen