Afrikaz eta migrazioaz hitzaldia eman du afrikar jatorriko Ismaila migranteak

0
83

Ganbiar jatorriko Ismaila Bojang hitzaldia eman du Gaztetxean, Ane Lopez arrasatearraren itzulpenekin.

AGAKOk antolaturik, gaur eguerdian ‘Afrika ez da historia bakarra’ hitzaldia eman du Ismaila Bojang migranteak.

Ane Lopez aktibista arrasatearrak egin ditu itzulpenak, ingelesetik gaztelerara. Hitzaldia mamitsua izan da, eta ideia ugari plazaratu dituzte.

Ismaila jatorriz ganbiarra da, eta Bergaran Mekanika ikasketak egiten dihardu. Afrikaren inguruko zenbait topiko ukatu ditu: “Hedabideek Afrikan goseteak, animalia basatiak,… soilik daude nabarmentzen dute, baina hori baino askoz gehiago da”.

Komunikabideek Afrikako “dantzariak erakusten dituzte, pertsona indartsuak,… baina hortaz gain intelektualak, medikuak,… ere izan badira Afrikan”. Hala ere, “pertsona horiek ez dute merezitako aitortza jasotzen.

Hedabideek eraikitako irudi horren ondorioz “nagusitasun sentimentu oker bat zabaldu da hemengo jendartean”. Alde honetatik, eskaera bat egin du: “Kalean produktuak saltzen dabiltzan pertsonak ez tratatu nagusitasunez”.

“Nik pertsona horiekin kalean tril egitean, animatzen ditut, aukera bat dutela azpimarratzen diet. Aukera bat eman behar zaie”.

“Nik ere lehen uste nuen Europa zoragarria zela, baina ez da horrela”. “Ni egunero goizeko 06:00etan jaikitzen naizenean nire buruari galdetzen dio ea zuzen nabilen. Zalantzak ditut, baina ez dut amore emango”.

Ismailak adierazi du “Sozialismo hitza gustuko dudala. Niretzat ez da ideologia bat, baizik eta bizitzeko modu bat. Ganbian bizitza sozial ona dago, bizilagun guztiek elkar ezagutzen dute, eta ekitaldi bat izaten denean, guztiek hartzen dute parte. Horixe da bizitza!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen