AEK euskaltegiko irakasle eta ikasleek irteera ikusgarria egin dute

0
639

Testua eta argazkia: AEK.

AEKko euskaltegiko irakasle eta ikasleek irteera ikusgarria egin dute gaur arratsaldean Arrasaten, beren “bizidekarrarekin”, poteotxoa!

Matrikulazio kanpainaren azken txanpan sartu dira, izan ere hurrengo astea geratzen da izen emateko euskara ikastaroetan. Giro alaia eta koloretsuan ibili dira tabernaz taberna, propaganda banatzen eta jendea animatzen euskara modu alaian eta gozagarrian ikastera. AEKideak euskara ikasteko bidelagun onenak izateko asmotan dira aurten ere, eta hori erakutsi nahi izan dute.

Matrikulatzeko ordutegia goizetan 10 etatik 2etara eta arratsaldetan 5etatik 8etara da, irailaren 30era arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen