AEK-k eta EKIN-ek talo postua jarriko dute Santamasetan Herriko Plazan

0
571

Beheko argazkiak: Arrasateko AEK / portadako argazkia: MB artxiboa

Santamas eguneko goizea, taloa jotzen arituko dira AEK eta EKIN. Txorizoz, txokolatez, hirugiharrez, gaztaz eta edariarekin lagunduta jateko aukera egongo da.

Bestetik, 2024-25 ikasturtea hasi zenetik beste ekintza batzuk ere egin dituzte AEK-ko lagunek:

  • Udalpe elkartean afaria egin zuten eta Arrasateko AEKko hainbat ikasle eta irakasle batu ziren bertan. Bingoan jolastu zuten eta irabazleak saria ere jaso zuen. Giro ederrean, mozorroak ere ez ziren falta izan.
  • Euskararen egunean, Zahar-Berri egitasmoko Teknikaria den Nere joan zen AEK-ra bisitan eta egitasmoaren nondik norakoak kontatu zizkien ikasleei. Ondoren, jolasak eta mintzodromoa izan zituzten. Bukatzeko, txistorra zein sagardoa dastatzeko aukera egon zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen