AEK-k ‘Bultza euskaltegiak bultza euskara!’ ekimena egin du Herriko plazan

0
366

Gaur izan behar zuen Korrikaren azken eguna. Izan ere, pandemiagatik ezin izan da ospatu, horren ordez AEK-k ‘Bultza euskaltegiak bultza euskara!’ ekimena jarri du martxan. Gaur eguerdiko 12:00etan Euskal Herriko 88 herritan hainbat ekitaldi egin dira. Herri horien artean Arrasate ere.

Ekitaldian Ane Zuazubiskar bertsolariak parte hartu du bi bertso interpretatuz. AEK-ko ikasle eta irakasleek testu bat irakurri dute helduen Euskalduntzearen premia eta normalizazio beharra aldarrikatzeko. Bukatzeko, bertaratutako guztien artean ‘Bultza’ rapa eta ‘Euskal Herrian euskaraz’ abestia abestu dituzte. Bitartean, Joana Manzisidor artistak horma-irudi bat egin du, ekitaldiaren amaieran familiaren argazkia atera dute.

Ekitaldiaren antolatzaileek argi utzi nahi izan dute Korrikak AEKrentzat duen garrantzia “euskara erdigunera irtetzen delako, eta uste dugulako Euskal Herrian euskararen alde egiten den manifestazioa handiena delako. Korrika ere bultzada ekonomiko garrantzitsua da guretzat, eta ez dagoenez AEK maileguak eskatu behar izan du bere jarduna aurrera eramateko.”

Azpimarratu dutenez ‘Bultza euskaltegiak bultza euskara!’ ekimenak antolatzea hiru helburu ditu “uste dugulako euskara erdigunean galtzen ari dela pandemia garai hauetan desagertzen ari dela kaleetatik; euskaltegiei bultzada bat emateko; eta bestalde, helburu ekonomikoa ere jendeari eskatzeko dirulaguntza, bakoitzak ahal duena, zentimo batetik, nahi dutenera arte.”

Diru-ekarpenak AEKren webgunean eman daitezke, Bizun bidez edo targetarekin. “Jasotzen dugun dirua da gure ekimenarekin aurrera jarraitzeko. Gure helburua da Euskal Herria euskaltzea da, bidean gabitz baina oraindik ez dugu lortu.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen