AEDn hartu ditugun neurriak COVID19 koronabirusa dela eta

0
403

Ez ohiko egoerek ez ohiko neurriak eskatzen dituzte eta AEDn ere gure ohiko dinamika aldatu beharrean gaude

Testua: AED.

Ez ohiko egoerek ez ohiko neurriak eskatzen dituzte eta AEDn ere gure ohiko dinamika aldatu beharrean gaude, COVID19 koronabirusa dela eta.

1. Hurrengo bi asteetarako aurreikusita geneuzkan ekintzak bertan behera utzi ditugu, ahal den neurrian aurrerago egiteko. Zehazki, Laburbiraren emanaldia, Ttak! Eguna eta Zahar-Berriren irteera Ollerias museora. Mintzapraktika saioak ere eten egingo dira.

2. Elkartearen egoitza eta lokalak itxita egongo dira. Ondorioz, ez dugu bilerarik egingo, ez eta lokalak beste erabilera batzuetarako utziko ere.

3. Langileek lanean jarraituko dugu, baina ahal dugun neurrian etxetik, bulegora behar-beharrezkoa dugunean bakarrik etorrita. Gaur gaurkoz, martxoaren 30ean normaltasunera bueltatzea espero dugu, baina egoeraren bilakaerak esango digu hori. Bien bitartean, elkartearekin hartu-emanetan jartzeko aed@aedelkartea.eus e-posta erabili dezakezue edo 695786852 telefonora hots egin.

Eragozpenak ulertuko dituzuelakoan, eskerrik asko!

Ikuspegi komunitarioz baina lasaitasunez eta erantzukizunez jokatuz gero, indartuta aterako gara salbuespen egoera honetatik.

Eutsi gogor!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen