Gaur goizaldean lapurrak sartu egin dira AED eta Ekin Emakumeak elkarteetan. Bi elkarteek bulegoak partekatzen dituzte Pablo Uranga kalean. Goizeko 9:00etan Ekin Emakumeak elkarteko zenbait langile bilera batera joan dira, eta atea bortxatuta aurkitu dute. Lapurrek hainbat ordenagailu eramangarri, telefono mugikor bat, kamera digital bat eta 200 euro inguru ostu dituzte. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta lapurreta ikertzen ari dira.
