AEDko Ttak! taldeak 10. urteurrera ospatzeko sudaderak egingo ditu

0
340
aed

Joana Manzisidorrek diseinatutako logoarekin egingo dira. AEDko Ttak talde gaztearen urteurrena  martxoaren 21ean ospatuko da,  eta egunean zehar, bazkaria, mikro irekia, kontzertuak… izango dira.

Testua eta argazkiak: Ttak!

Kaixo, kaixo!

Kontutxo batekin gatoz, orain dela 10 urte Arrasateko gazte batzuek Ttak! gazte taldea sortu zuten, ez baldin badakizue, Ttak!, Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteko gazte saila da. Azken hamarkada honetan, bilakaera egon da taldeko partaide, laguntzaile eta koordinatzaileen artean, baina, aipatu beharra dago, talde honen parte izan diren guztiek eta inguruan laguntzen egon diren guztiek posible egin dutela talde hau aurrera eramatea. Beraz, mila mila esker bihotzez pertsona guzti horiei, zuek gabe zaila izango litzateke hamarkada bat betetzea eta!

Bestalde, urtero Ttak eguna ospatu izan dugu modu desberdinetara, kontzertuen, jolasen, formazioen, hitzaldien, mikro irekien… bidez, eta aurten ere, talde honek 10 urte egin dituela ospatuko dugu martxoaren 21ean. Egunean zehar, bazkaria, mikro irekia, kontzertuak… eta giro polita egongo da. Oraindik, ez da kartela zabaldu, baina, aurreratzen dizuegu bazkariko tiketak salgai egongo direla laster.

Azkenik, urte berezia denez, Joana Manzisidorrek  diseinatutako  logoarekin sudaderak egingo ditugu. Horiek, beltzak izango dira, logo horiarekin eta 15€-ko kostua izango dute. Erosteko interesa izanez gero idatzi “ttakaed@gmail.com” helbide elektronikora eta bertan zure izen-abizenak, taila eta kopurua zehaztu. Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 1ean izango da.

Animatu eta egin ezazu euskararekin bat!

Ttak!

Hamar urte, hamaika amets!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen