AEDren 40. urteurreneko materiala erosteko aukerak zabalik jarraitzen du

0
255

Testua eta kartela: AED. Argazkia: MB artxiboa.

Iraila iritsi dela eta, martxa hartua dugu AED-n eta goraipatu nahi dugu aurtengoa gure 40. urteurrena dela. Honen baitan, urteurreneko material salmentarekin jarraitzen dugu.

Irailean zehar Portaloian izango gara arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara ostegun eta ostiraletan. Halaber, auzoetako jaietara ere mugituko gara, asteburu honetan Elmako jaietan izango gara ostiralean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta igandean 12:00etatik 14:00etara. Irailaren 15ean ere, Erguinen izango gara Usaetxe plazan.

Salmenta mahaiez gain, materiala eskuratzeko beste aukerak hauek dira, AEDren bulegora etortzea edota ondorengo estekan sartu eta galdetegia betetzea. https://docs.google.com/forms/d/1SnjNt7m0vF0KSp3HiNj6jASfoO_XQQpp55KDdVv1G4E/edit

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen