Badakigunez, azken urteotan “adinkeri” deritzon kontzeptuak ospe handia lortu du gure gizartean. Hala ere, zer da adinkeria? Diskriminazio mota hau definitu zuen lehenengo persona Robert N. Butler izeneko psikiatra estatu batuatarra izan zen, 1969an bereziki. Butlerrek adinkeria “adinean oinarrituriko estereotipo sistematiko eta diskriminatzaike multzo” bezala definitu zuen, aldi berean, arrazismoarekin eta sexismoarekin konparatuz.
Adinkeria hobeto ulertzeko, ezinbestekoa egiten zaigu bere izaera multidimentsionala azaltzea, hau da, adinkeria, estereotipoz (pentsamena), aurreiritziz (sentimena) eta jokaera diskriminatzailetaz (portaera) osatuta dago. Lehenengoz, pertsonek estereotipoak hartzen eta onartzen diztuzte haien pentsamoldean. Ondoren, pertsonek balio-iritzi egin eta gero, adinkeri jokaerak gehitzen dituzte haien berezko jokaerari. Horrek, bai pertsona nagusien osasun integralari (osasun fisikoa, psicologikoa eta soziala), bai helduen ingurumenari (familia, sistema soziosanitarioa, lan eremua, komunikabideak, legedia…) kalte egiten dio, beraz, behar-beharrezkoa dugu diskriminazio mota honi aurre egitea ahalik eta azkarren.
Hitzaldiaren ordua :17.30tan
Arrasateko Nagusien Kontseilua da antoltzailea.
Lekua: Kulturate
Laguntzaileak: Arrasateko Udaletxea eta La Caixa Obra Social.




