Adingabe bat atxilotu du Ertzaintzak, ustez lapurtutako furgoneta batean ihesi zihoala

0
1630

Ibilgailua adingabeentzako zentro batean lapurtu ei zuen, Ertzaintzak azaldu duenez. 17 urteko mutilak, ziztu bizian, A8 autopistan Zarautzeko eta Bergarako ordainlekuetako barrerak apurtu zituen.

Argazkia: Ertzaintza.

Adingabea Oarsoaldeako agindabeentzako zentro batean bizi omen da, eta bart 23:30ak aldera hango emakumezko bi hezitzaile “mehatxatuz eta intimidatuz”, eta bihurkin bat erabiliz, kutxa gotor bat ireki du.

176 €, telefono mugikor bat eta zentroaren furgoneta bateko giltzak ostu ditu. Ondoren ihesari eman dio, A8 autopistatik Bilborako noranzkoan. Zarautzeko ordainlekuko barrerak puskatu ditu.

Ertzaintzako patruilak bere atzetik jarraitu zioten, jazarpen bat hasi zen, baina adingabeak “ez du kasurik egin patruilen argiei eta soinuei. 170 kilometro orduko abiadura joan zen, eta ausarkeriaz gidatu du”.

Bergarako ordainlekuan ere ez zen geratu eta bertako barrerak apurtu zituen. Goizaldeko 01:00 aldera Ertzaintzak furgoneta geldiaraztea lortu zuen Arrasate parean.

Agenteek adingabea miatu zuten, eta “zentroan lapurtutako dirua” atzeman diote, “baita bihurkin bat eta eskuko hiru mugikor (horietako bat zentroarena)”.

Adingabea atxilotu du, eta egotzi dizkiote lapurreta biolentziaz eta intimidatzen egitea, ibilgailua lapurtzea, ausarkeriaz gidatzea eta kalteak eragitea. Atxilotua komisariara eraman dute, eta gaur goizean Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi behar zuten Donostian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen