Adinekoen zentroetako profesionalei alojamenduak eskainiko zaizkie

0
1153

Aldundiak jakitera eman du profesional hauei Eskoriatzako, Oñatiko eta Elgetako hiru lekutan ostatu hartzea eskainiko zaizkiela, betiere bi baldintza betetzen badituzte.

Aldundiak jakitera eman berri du ostatu-sistema bat sortu dela pertsona nagusien zentroetako langileei laguntzeko.

Izan ere, profesional hauei eskainiko zaie alojamendu batean ostatu hartzea, ondorengo bi arrazoirengatik:

“Beren etxeetara itzuli nahi ez duten profesionalei, senitartekoren bat egoera zaurgarrian badago, hauek ez kutsatzeko”. Edo alde batetik bestera joatea mugatu denez, “etxetik lanera joateko profesionalei”.

Arrasate inguruko ostatu hauek eskainiko zaizkie adinekoen zentroetako profesionalei:

  • Eskoriatzako Gorosarri landetxea
  • Oñatiko Hotel Torre Zumeltzegi
  • Elgetako Casa Rural Eguskitza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen