Adinekoen egoitzetako bisitak egoiliar bakoitzeko pertsona batetara mugatuko dira

0
631

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreratu du adinekoen egoitza-zentroetako erabiltzaileentzako bisiten araubidea egokitu duela, COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzko Osasuneko sailburuaren 2020ko abuztuaren 19ko Aginduan xedatutakoa aplikatuz.

Horrela, hemendik aurrera, adinekoen egoitzetako bisitak egoiliar bakoitzeko pertsona batengana mugatuko dira, egunean gehienez ordubeteko iraupenarekin, eta bisitaria ez da nahitaez berdina izango bisita guztietan.

Egoiliarrekin egingo diren topaketak mailakatu egingo dira egunean zehar, eta COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak zorroztuko dira. Neurri horiek salbuetsi ahal izango dira bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonen kasuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen