Adinekoak eta gazteak batuko ditu ekitaldi inklusiboak Ziorlako Jaietan

0
2174

Institutuko ikasleak eta Musakolako Eguneko Zentroko egoiliarrak elkarrekin izango dira San Isidro inguruko ekitaldian.

Bigarren urtez jarraian, ekitaldi inklusibo eta belaunaldiartekoa ospatuko da, San Isidro egunean maiatzak 15, eta Musakolako Jaien baitan.

Ekintza honetan parte hartuko dute Musakolako Eguneko Zentroak, ANAKONek (Arrasateko Nagusien Kontseilua), Musakolako Jubilatuen Etxeak, Ziorlako Jai Batzordeak eta Arrasate Institutuak.

Ekitaldia goizeko 11:30ean jarriko da martxan, Aita Menniren Eguneko zentroko 48 erabiltzaile inguru jasoko dituzte, eta denok elkarrekin San Isidro plazako karpara joango dira.

“Gainera, erabiltzaileen familiak ere ekitaldian parte hartzera gonbidatuak izan” direla azaldu du “Batzuek bertan izango direla baieztatu digute”.

Adineko pertsonendako Musakolako zerbitzu honek 54 pertsonari egiten die arreta egunerokotasunean. Lagun hauek “65 urte dituzte eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aitorturiko menpekotasun maila bat daukate, 1etik 3ra bitartean”.

Gazteei dagokienez, ekitaldi honetan Arrasate Institutuko hainbat ikaslek parte hartuko dute.

Bertan, Musakolako Jubilatuen Etxearen inguruan, Arrasateko alkateak ongietorria emango die, eta ondoren sevillana dantzen erakustaldia egingo da.

Erakustaldia Al-Andalus zentroko Lourdes Oncala Dantza Eskolaren eskutik egingo da. Iaz lau dantzarik esku hartuko dute, eta aurten sei ariko dira, bi dantza plazaratuz.

Ondoren, Arrasate Musikaleko Bandak kontzertu txiki bat eskainiko du, 70. eta 80. hamarkadetako abestiak eskainiz. Ez da ohiko luncha faltako, Sarayola enpresaren eskutik.

Gero eguneko zentroko lagunek eta beste parte-hartzaileek eguneko zentrora itzuliko dira, 13:30 aldera, bazkalordurako.

Aurten bigarren edizioa egingo da, eta lehenbizikoaren balorazioa “oso ona” egin dute, “arrakastatsua izan zen”.

“25 bat ikasle aritu ziren” eta eurak ikustean “adineko pertsonek oso gustura hartu zituzten, oso eskertuta. Ikasleen jarrera ere oso positiboa izan zen”.

Aurten Ziorlako Jai Batzordeak ere antolakuntzan parte hartzeko nahia agertu izan du, baita jai-egitarauan sartzeko ere.

ANAKONentzat parte-hartzea hau “oso interesgarria” izan da, baita ekarpen ekonomikoa egin duten entitateena ere: “Eskerrik asko Goiena Aseguruei eta Kobateri”.

Euria egingo balu, ekitaldian aldaketarik egingo litzateke? “Iaz euria egin zuen baina aterkinak erabili genituen. Gainera karpa bat egongo da San Isidro plazan”.

Aurkezpenean parte hartu dute Musakola Eguneko Zentroko Aintzane Ramos gizarte-langileak eta Arrate Axpe langile laguntzaileak, baita ANAKONeko Roberto Zazo, Pili Iriarte, Isidro Jara eta Fernando San Miguelek ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen