Debagoieneko ESIk jakitera eman du tailerra Arrasateko eta Aramaioko pertsonei zuzenduta dagoela. Arrasateko anbulatorioan eman beharko dute izena, eta iragarri du “urtean zehar, tailerrak egingo direla Debagoieneko beste udalerri batzuetan”.
Beheko testua: Debagoieneko ESI.
Adineko pertsonen osasunerako eta ongizaterako mehatxu dira erorikoak. Nazioarteko mailan, 65 urtetik gorako pertsonen %30ek eta 80 urtetik gorakoen %50ek urtean gutxienez erorketa bat izaten dutela kalkulatzen da. Sufrimendu fisiko eta psikikoaren arrazoi nagusietako bat dira, eta kasu larrienetan heriotza ere eragin dezakete. Era berean, eragin sozioekonomiko garrantzitsuak dituzte, bai galdu diren bizi‐ urteengatik, bai sortzen dituzten ezgaitasunen ondorioz.
Arazo honen garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko, Arrasteko Osasun-zentroak Erorikoak Prebenitzeko Tailerra antolatu du; pertsona nagusiei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.
Tailerrak Arrasateko Etxaluzen egingo dira bi saio teoriko-praktikotan: Otsailaren 25an eta 26an, 10:30etik 12:00etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, baita zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri ere.
Izen-emateak doan egin ahal izango dira 943.03.52.50 telefonora deituta edo Arrasateko anbulatorioaren eraikinean, Nafarroa Etorbideko 14. zenbakian.




