Luisa Revuelta, Jose Berrio eta 540 nagusi gehiagok omenaldia jaso dute

0
1544

Argazkiak: Arrasateko Udala.

SUDC-ek eta Arrasateko Udalak lankidetzan antolatuta, ehunka lagun elkartu ziren mahaien bueltan atzo eguerdian, Musakola kiroldegian.

Emakume eta gizon nagusienek omenaldi berezia jaso zuten, hain zuzen, Luisa Revuelta Noguera eta Jose Berrio Gilo.

Luisak 99 urte ditu, 1924ko abuztuaren 15ean jaio baitzen, eta Josék 94 urte dauzka, 1930eko martxoaren 27an sortu zelako. Omenaldi honetan lore sorta, txapela eta opari bana jaso zituzten.

Ekitaldi honetan izan ziren ere Juan Luis Arkauz SUDCeko lehendakariak, Jose Riviere Abaroa elkarteko lehendakariak, Igor eta Sala musikariek, eta anbulantzietako zenbait langilek.

Udalaren aldetik Maider Morras alkateak, Jasone Giraldo Ongizate zinegotziak eta Gladys Fernandez Belaunaldi Arteko zinegotziak ere izan ziren. EH Bildu, EAJ-PNV, PSE eta Elkarrekin Arrasatek ordezkaritza izan zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen