Osasun Sailak gaur (orain arte behintzat) ez du herriz herriko daturik eman. Adierazi du atzo 63 gipuzkoarrek positibo eman zutela PCR proban.
Argazkia: Jabier Bengoa, artxiboa.
Testuinguru honetan, Osasun Sailak, Eudelen bidez, udalei eskatu diete udalekuak bertan behera utz ditzatela, eta foru aldundiei zahar etxeetako joan-etorriak muga ditzatela.
Ondorioz, egoiliarrek ezingo dute kalera irten, eta eurak bisitatzera senide bakar bat joan ahalko da.
Adinekoen eguneko zentroak ere itxi egingo dituzte behin-behinean. Murgak sailburuaren hitzetan, neurri hauek guztiak “badaezpadakoak” dira.
Hortaz gainera, lagunen edo senideen arteko elkartzeetan arduraz jokatzeko eskatu du sailburuak, edonon egiten direla.