Haur eta guraso ugari irten dira kalera, baldintza batzuetan

1
4380

Udaltzaingotik gogora ekarri dute haurrak soilik guraso edo tutore batekin atera daitezkeela kalera.

Goizeko 9:00etatik aurrera 0 eta 13 urte arteko herritarrek kalera irteteko aukera dute. Lehen orduetan baina (9:00etatik 11:00etara) adin horretako lagun gutxi ikusi dira kaletik.

Hala ere, goizak aurrera egitearekin bat adin txikiko gehiago irten dira kalera, euren aita-amekin gehienak, kaleaz berriro gozatzeko, ordubete izan bada ere. Argazkiko bi lagunak esaterako gustura aritu dira korrika egiten.

Agerre kaleko familia honek adibidez paseotxo bat egin du “batez ere jendea ez dabilen tokietatik eta espazio zabaletatik. Orain ogia erosiko dugu, eta etxera itzuliko gara”.

“Haurrek jostailuak kalera ahal izan dituztenez, aukera baliatu dugu. Bihar ere gauza bera egiteko baliatuko dugu”.

Herriko plazan Maria Alonso eta bere semea aurkitu ditugu. Amak baieztatu digu kalera ateratzea “beharrezkoa zela, guraso guztiok eskatzen ari ginen”.

“Familiok askatasun gehiago behar genuen, betiere segurtasun neurri batzuk hartuta eta kontzientzia maila batekin. Haurrek behar zuten arnasa hartzea, eta askotan ez da kontuan hartzen baina osasun mentala ezinbestekoa da bai umeentzat bai gurasoentzat”.

Gaurko plana “atzo semearekin adostu genuen aitarekin edo amarekin irtetea kalera, baita gaurko plana ere. Plana izan da Iratzederrera joatea, oso gustuko dituelako bertako gailetatxo batzuk. Gero Herriko plaza etorri gara eta erosketatxo bat egin ostean, etxera itzuliko gara”.

“Ordubetek ez du askorako ematen, nahiko denbora justua da. Biharko ordubetea ere baliatuko dugu, zeren eta auskalo, agian hilabete batzuk barru berriro etxean egon beharko dugu”.

Zaldibarko frontoian haur batzuk jolasean aurkitu ditugu, familia berekoak ez ziren haurrak bata bestearengandik segurtasun distantziak mantenduz.

Eguerdi partean guraso eta seme-alaba ugari ibili dira kalean, jolasean, goxokiak erosten, paseotxo bat ematen,…

Iruzkin 1

  1. Kaixo, ez dut uste aita alabarekin korrika egitera irtetzea baldintza horietako bat denik… ez da jarrera egokia eta argazki hori publikatzea ez zait oso aproposa iruditzen. Komentatu nahi nizuen, eskerrikasko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen