Adin guztietako jendearentzako jai giroa sortu da Erguingo jaietan

0
1496

Erguineko jaiak azken egunean dira. Gaurko ekitaldi gehienak eguerdi partean izan dira eta auzotarrek ez dute ezer galdu nahi izan.

Usaetxe plazan txalaparta tailerra, puzgarriak eta aurpegi margoketa antolatu dute, batez ere, umeentzat prestatutako plangintza izan da bertan. Aldi berean, erraldoien eta txistularien konpartsa ere izan da auzoan, Usaetxen hasi eta amaitu dena, Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren eskutik.

Bestetiik jubilatuentzat lunch-a izan da Udalpen, euskal kantu ezagunek girotuta. Jaiei amaiera emateko, mus txapelketa egongo da arratsaldean.

Goizeko argazkiak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen