Adimen emozionalari buruzko tailerraren izen-ematea zabalik dago

0
467

13-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago. Udal Prebentzio Zerbitzuak antolatuta, Dona Apellaniz Nietok emango du tailerra.

Irudia: Axular Lizeotik / Beheko testua: Udala.

Tailer honen helburua da, gurasoak trebatzea, norbere eta seme-alaben emozioei arreta jartzen, hauek identifikatu eta hauei lotutako hainbat portaera ulertzeko, eta seme-alaben heziketa prozesuan familian ematen diren egoera emozional ezberdinak maneiatzen.

Landuko diren edukien artean honakoak daude: zer diren emozioak, emozioen funtzioak, zertara bultzatzen gaituzten emozioak, kudeaketa emozionala, nola bizi dituzten nerabeek emozioak eta nola izan gure seme-alaben bidelagun emozionala.

  • Egutegia: 17:00etatik – 18:30era asteazkenetan ( apirilak 28, maiatzak 12 eta 26, eta ekainak 9 eta 16), guztira 5 saio.
  • Lekua: Kulturateko, Jokin Zaitegi gela
  • Dinamizatzialea: Dona Apellaniz Nieto, Adimen eta Hezkuntza emozionalean aditua.
  • Izen- ematea: apirilak 22ra arte, plaza mugatuak egongo dira.

Izen-ematea hemen edo BAZen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen