‘Adimen Artifiziala, eraldaketa digitalaren zanka’ jardunaldia antolatu du MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak

0
242
Testua: ISEA.
2021-2024 Proiektu Estrategikoaren hedapenaren esparruan, MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak “Adimen Artifiziala, eraldaketa digitalaren zanka” izeneko topaketa antolatu du.

Ekitaldiak honako kasu hauek ezagutzeko aukera emango du:

• Adimen Artifizialeko Sistemak Osasun Ezagutza Akzionagarria sortzeko, Emiliano Garridoren eskutik (LKS NEXT-eko Osasun Proiektuen zuzendaria).

• Itzulpengintza XXI. mendean: Adimen Artifizialak eta Automatizazioak nola eraldatu duten sektorea eta bezero korporatiboari emandako zerbitzua”, Ane Ruiz de Zarateren eskutik (MondragonLingua Koop.E.-eko Itzulpen eta Komunikazio Dibisioko zuzendaria).

• “Udal Administrazioaren Eraldaketa Digitala Adimen Artifizialaren bidez”, Juan Mari Okinaren eskutik (ISEA Koop. E.-eko Ikerketa Koordinatzailea).

Ekitaldia 2022ko otsailaren 10ean izango da, 16:00etatik aurrera, LKS-en egoitzako Plaza Aretoan (Goiru kalea 7, Garaia Parke Teknologikoa, Arrasate).


Saio honetan parte hartzeko izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen