‘Adierazpen askatasunari mozalik ez!’ lelopean elkarretaratzea egingo da Txosnagunean arratsaldeko 18:30ean

1
1184

Testua: Txosna Batzordea.

Arrasateko munizipalek atzo goizean, 23an, adierazpen librekoak omen diren guneetan pankarta bat jartzeagatik lau gazte identifikatu zituzten, tartean Txosna Batzordekoak, eta gaur goizean, 24an, Monteazpiko terraza inguruan eta kontzertuen eskenatokian Txosna Batzordeko eragileok jaien esparru barruan ipinitako pankarta eta kartel guztiak kenduta zeuden; horiek prestatzeak eragileei dakarkien lana eta gastua pikutara bidaliz.

Hori ez da gertatzen Euskal Herriko herri bakar batean ere. Obsesionatuta daude kalean ager daitekeen edozer mezu politikorekin, eta onartezina da Arrasaten Mozal Ordenantzarekin noraino eraman nahi den aldarrikapenen desagerpena espazio publikoetatik. Horregatik, gaurkoak beste muga bat gainditu duenez, Txosna Batzordearen eta Monteazpiko terrazaren kontrako erasotzat hartzen dugu gertatutakoa.

Ondorioz, kontzentrazio batera deitzen ditugu herritarrak, txosnagunean bertan, arratsaldeko 18:30ean, Mozal Ordenantzaren eta azken egunetako Udalaren jarduera errepresibo eta zentsuratzailea salatzeko.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen