Arbola tamalez eguerdiko 14.30 aldera erori da GI-627 errepidera, autopistaren zubiaren azpialdean.
Ertzaintzak baieztatu digu zorionez pertsonarik ez dela zauritu. Momentuz (arratsaldeko 16:00etan) errei bat itxita dago eta mantentze-lanetako langileek zuhaitza kentzen dihardute.
Ertzaintza trafikoari bidea ematen ari zaio txandaka, baina auto-ilara batzuk sortzen ari dira.
Hortaz, bertatik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egitea gomendatzen da.
Informazioaren gaurkotzea: Erorikoa izandako zuhaitza bertatik eraman ondoren, trafikoa normaltasunera itzuli da.





Primeran