Adi, Olandixoko tunela gauez itxita egongo da igandetik ostegunera

0
181

Mantentze lanak egingo dira gaueko 23:00etatik goizaldeko 05:00etara, Aldundiak iragarri duenez. Tuneleko bi norabideak itxita izango dira.

Beheko testua: Gipuzkoako Foru Aldundia / Argazkia: Google maps.

Gipuzkoako Foru Aldundia mantentze-lanak egiten ari da GI-2620 errepideko instalazioetan. Instalazio horietako batzuk Olandixoko tunelaren barruan daude; beraz, beharrezkoa da zirkulazioa etetea.

Aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da GI-2620 errepidea erabat ixtea gau batzuetan zehar, Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean.

Mozketak gauez egingo dira abuztuaren 7, 8, 9, 10 eta 11n. Zehazki, zirkulazioa bi noranzkoetan moztuko da abuztuaren 7ko 23:00etatik abuztuaren 8ko 05:00ak arte, abuztuaren 8ko 23:00etatik abuztuaren 9ko 05:00ak arte, abuztuaren 9ko 23:00etatik abuztuaren 10eko 05:00ak arte, abuztuaren 10eko 23:00etatik abuztuaren 11ko 05:00ak arte eta abuztuaren 11ko 23:00etatik abuztuaren 12ko 05:00ak arte.

Egunero, goizeko 05:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kenduko dira, eta GI-2620 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako. Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen dugu, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen