Adi, Okendoko ustezko etxe baten eskaintza iruzurra izan daiteke

0
1665

Eskaintza egiten duenak “etxebizitzarekiko interesa agertzen dionari, 2.040 € eskatzen dizkio, adieraziz diru hori ordainduz gero, etxebizitza erakutsiko diola”. Arrasateko Bibai agentziak balizko iruzurraz ohartarazi du: “Etxe bat ikusi aurretik ez da ezer ordaindu behar”.

Irudia: Idealista.

Bibai inmobiliaria arrasatearrak ohartarazi du balizko iruzur baten inguruan: “Idealista webgunean badago ustez Arrasateko Okendo kaleko etxebizitza baten inguruko eskaintza bat”.

Horren arabera, alokairua 680 eurokoa da hilabeteko, baina asuntua da “eskaintza egiten duenak, etxebizitzarekiko interesa agertzen dionari, 2.040 € eskatzen dizkio, adieraziz diru hori ordainduz gero, etxebizitza erakutsiko diola”.

“Duela bi hilabete inguru gure, Bibaiko bezero batek eskaintza horretaz abisatu gintuen. Bezeroak eskatu zidan eskaintza egiten zuenari dei niezaiola, eta nik hala egin nuen. Elkarrizketa surrealista izan zen, eta susmo oso txarra hartu nion”.

Gainera, “azken bizpahiru asteetan beste bi bezero etorri zaizkit gai berberaz abisatzen”. Hortaz gain, Idealistako eskaintzan ageri diren argazkiak “2010 ingurukoak dira, eta ez du zentzurik orduko argazkiak 2022ko eskaintza batean erakusteak”.

Bibai inmobiliariak baieztatu duenez “etxebizitza bat ikusi baino lehen ez da dirurik eman behar. Hona hemen balizko iruzurraren eskaintza Kontuz, beraz, eskaintza horrekin.

Erlazionatutako albistea:

Adi, iruzur bat egin dute Arrasaten, “1.365 € lapurtu dizkidate”

2021eko uztailaren 26an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen